XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi urtegarrengo, ordea, auek ere artu eta Prantzi-ra atzerriratu zituzten eta santutegiko edergarri asko lapurtu.

1811-go Epailaren 24-an zan.

Orduan, Arantzazu-ko Amaren Irudi santua bakar eta negargarri geratu etzedin, Oiñati-ko parrokira jetxi zuten Uzta-ren 2-an.

Urtebete osta-osta egin zuten praileak atzerrian.

Arantzazu-ra itzuli ziranean, berekin jaso zuten Ama maitearen Irudia.

Prantzesak aldegin bazuten ere, gero eta naaspilla gogorragoak, guda-antza geiago ari zan nabarmentzen Espaiñi aldean.

Eta, orra laixter sortu burruka eta erasoa.

Beltzak zirala eta zuriak giñala, emen etorri zitzaigun Oiñati-raiño Porras buruzagia bere gudariakin baztar guztiak ondatu ta txautzen.

Arantzazu areago txikitu eta ondatu nai.

Eta 1822-go Agorraren 11-an igo santutegira, zerizkion lapurreta eta litxarkeri guztiak egin, eta azkenean, su eman eta aldegin.

Eskerrak praile, auzoko eta laguntzaileai, sua bereala menderatu aal izan zuten, eta etzan askotzarik erre.

Sukalde inguruak besterik ez.